2i Programa 2021 Berrikuntza eta inbertsio aurreratua sustatzeko

Berrikuntzaren eta teknologikoki aurreratuak diren inbertsioen bidez zuen enpresaren lehiakortasuna handitzeko.

2i Programak edozein esparruko eta enpresaren negozio-ereduarekin bat datozen proiektuak diruz laguntzen ditu:

-produktuaren arloko berrikuntza

-produktu edo negozio prozesuak hobetzen dituzten inbertsioak

-merkatura hurbiltzeko hobekuntzak

-antolaketaren arloko berrikuntza, gauzen Internet, fabrikazio aurreratua…

Zer laguntzen da diruz?

Produktu edo zerbitzu berriak diseinatzea edo garatzea ala jada existitzen direnak eskaintzeko hobekuntza nabarmenak gauzatzea.

-Negozio-eredua aldatzea balio erantsi handiagoa duten elementuen salmentara bideratzeko.

-Berrikuntza, merkatu berrietara irekitzeko eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko bide berriak sortzeko.

Ekoizpen prozesuetan berrikuntzak txertatzea edo existitzen den beste baten etapetako batean hobekuntza nabarmenak sartzea.

-Ekoizpeneko ekipamenduak modernizatu, hobetu eta zabaltzeko inbertsioak.

Antolakuntzaren eraldaketa, pertsonen eta taldeen protagonismoan

-Europako, nazioarteko edo atzerrian estatuko patenteen eskabideakaurkeztu eta izapidetzea.

2i programan sartuko diren enpresek ere jaso dezakete FILPE Berrikuntza-Funtsa-ren bitartez egindako maileguen finantza-gastuei diru-laguntza (Elkargi SGR-ren bidez eskatutakoa):

Norentzat?

Bizkaiko enpresak, 5-100 langile bitarteko plantilla badute, eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren Sektoreetan badihardute.

Laguntza eskuratu dezaketen jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko ekainaren 30era bitarteko epearen barruan hasi eta amaitu behar dira.

 

2i Programa 2021, 100.000 €-rainoko diru-laguntzak eskaintzen ditu eta enpresek bi proiektura bitarte aurkeztu dezakete.

Informazio gehiago nahi izanez gero, programaren fitxa deskarga dezakezue.

Eta zalantzak izan eta proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programarekin bat datorren egiaztatu nahi baduzue, 94 612 56 00 zenbakira dei diezagukezue edo zuen telefono-zenbakia guri utzi.

 

Eskaerak aurkezteko epea: apirilaren 6tik apirilaren 30era arte.

Programaren xehetasunak >

Iaz emandako diru-laguntzak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 94 612 56 00 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2021/04/06
Amaiera: 2021/04/30 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad