2021eko Suspertze Adimentsurako dirulaguntzen programa

Bizkaiko Foru Aldundiak mota guztietako berraktibatze-jardueretarako laguntzak eskaintzen dizkie enpresei

**Programa honen arrakastagatik, 2021 Suspertze Adimentsurako Programarako eskaerak aurkezteko epea ekainaren 23an bukatuko da, 13:30etan.

 

Zer laguntzen da diruz?

Proiektu bat enpresa bakoitzeko, orientazio komertzial argia duten epe laburreko ekintzetan oinarritua. Besteak beste, ekintza hauek aurreikusten dira:

– Salmentak berraktibatzea, epe laburreko emaitzak bilatuz. Esparru horren barruan, adibidez, helburu hauek dituzten ekintzak:

merkataritza jarduera indartzea

marketin jarduera berriak (marketin digitala barne)

nazioarteko eskaintzak antzeman eta jaso

– Produktu eta zerbitzuak merkatu berrietara bideratzea.

Enpresen bat egitea edo eskuratzea, haien eraginkortasun komertziala eta produktiboa hobetzeko.

– Merkatu zabalagoetara iristeko aliantzak.

 

Norentzat?

3 eta 100 pertsona bitarteko plantilla duten Bizkaiko enpresei zuzenduta, sektore hauetan aritzen direnentzat: Industria, Eraikuntza, Garraioa, Industriari lotutako zerbitzuak, Turismoa eta Handizkako Merkataritza.

 

Dirulaguntzen zenbatekoa

Diruz lagun daitekeen oinarriaren %50eko dirulaguntza, 15.000 € gehieneko dirulaguntza.

Ez da 1.000 eurotik beherako dirulaguntzarik emango.

 Diruz lagunduko dira:

  • Proiektuari zuzenean lotuta dauden kanpoko gastuak
  • Proiektuari zuzenean lotuta dauden inbertsioek
  • Aurkeztutako proiektuak iraun bitartean, proiektua burutzeko lanari dagozkion barneko langileria-gastuak

  

Emateko prozedura

Emateko prozedura norgehiagokarik gabeko araubidea izango da. Horren arabera, funtsak eskaerak jaso ahala banatzen dira, aurrekontuko zuzkidurek horretarako bide eman arte.

 

Burutzeko epea

Gauzatu beharreko proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik eta 2021eko abenduaren 31ra arteko epean, biak barne, hasi eta amaitu beharko dira.

Informa zaitez programaren fitxa deskargatuz.

 

Eta zalantzak izan eta proiektua aurkeztu aurretik zuen ideia programarekin bat datorren egiaztatu nahi baduzue, gurekin kontsulta dezakezue. Guri deitu edo guk deituko dizuegu: 94 612 56 00.

 

Programaren xehetasunak >

Konta iezaguzu zure proiektua orain >

Zalantzarik baduzu, deitu 946125600 telefono-zenbakira >

Eskariak aurkezteko epea:

Hasiera: 2021/05/10
Amaiera: 2021/06/23 13:30era arte
Bulego Birtualaren bidez aurkeztu beharko dira

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, aceptas el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad